Arratsaldeko 15:10etan Lehen Hezkuntzako ikasleriak ekitaldi honi hasiera eman zion ondorengo ibilbidea jarraituz: Luis Mariano Plaza, Beraun Kalea , Jose Mª Usandizaga (atzea), Norberto Almandoz, Aita Donosti. Ondoren Haur Hezkuntzako eraikuntzatik pasatzean, bertako 4 eta 5 urteko ikasleak gehitu ziren. San Marcos kalea eta José Mª Usandizaga jaitsiz Lehen Hezkuntzara jaitsi ziren.
Bertan, aurtengo kaldereroetako erregina eta laguntzaileak, hitzaldia bota ondoren Guraso Elkarteko arduradunek txokolate bero eta gozoa banatu zuten.
